30/01/06.- Ez du elurrik egiten,baino oriandik Arondo elurtuta dago, eta entrenatu ezin denez, atzeratuta dauden beharrak egito aprobetxatzen dut. Tochoren legua zulatuta dago herradurak direla eta; orden bi idi hurbildu ditut eta konpondu dut Tochoren lekua.
31/01/06.- Atzeratuta beharrekin jarraituz, tapaki berri bat egin behar dot, adarrekin apurtzen dituztelako eta guztiz apurtuta dauzkagulako.
01/02/06.- Entrenamendua biguna, 30 minutu gutxi gora behera.
02/02/06.- Atsedena.
03/02/06.- Beharrak direla medio, gaur ezin izan dugu entrenatu.
04/02/06.- Laguntzaile eduki ditut, eta horrela entrenatu egin dugu eta tapaki konpondu ere bai.
05/02/06.- Entrenamendua eta bi tapakien estreinaldia.
06/02/06.- Entrenamendua biguna 45´, eta berriro konpondu egin behar dugu tapaki, jaitsi egin delako eta idiak zapaldu du.
07/02/06.- Serrina ekarri dugu idien ohea egiteko.
08/02/06.- Gurpilagaz 50´ko entrenamendua.
09/02/06.- Benitoren errodillogaz 60´entrenatu egin dugu.
10/02/06.- Atsedena.
11/02/06.- Lagun batzuk etorri dira idiak ikusten eta horretarko gurpila aukeratu egin dugu txango bat egiteko, ordu biko txango bat.
12/02/06.- Gurpilagaz entrenamendua.
13/02/06.- Orain Déboraren lekua konponduko dugu, zulotatuta dagoelako eta portlana bota behar dugu. Entrenamendua.
14/02/06.- Gaur zorua prestatu egin dugu eta gero prtlana bota egingo dugu.
15/02/06.- Azpiegitura erostera joango naiz. Gaur bukatuko dugu vitaminagaz.
16/02/06.- 60´ko entrenamendua.
17/02/06.- Atsedena ia Débora hobetzen dugun
18/02/06.- Getxoko prestakuntza hasi dugu.
19/02/06.- Domeka. Atsedena.
20/02/06.- Beharrak direla eta, ezin izan dugu entrenatu.
21/02/06.- Euria gogotsu dagoenez atsedena hartuko dugu, gaitera berriro plazara ateratzeko, denbora asko falta zaigu.
22/02/06.- Euria utzi du, eta gurpilagaz, asfaltoko errepidetik joan gara, menditik ezin delako ibili.
23/02/06.- Berriro euria eta otza daude: ezin entrenatu.
24/02/06.- Gurpilagaz entrenamendua, ezin dugu bete tresnekin dena lokatzaz beteta dagoelako.
25/02/06.- Atzoko entrenamendua bezalakoa.
26/02/06.- Otsailaren azken domeka. Atsedena.
27/02/06.- Entrenamendua laburra baino gogorra: 40´minuti gurpilagaz eta bizi bizi.
28/02/06.- Piñuzarrera joan gara eta han dagoen narrigaz entrenatu dugu. Bide batez, ardien apatzak konpontzeko aprobetxatu egin dugu. Guztira: 90´.
01/03/06.- Atsedena , hobeto errekuparetzeko.
02/03/06.- Lokatzaz beteta zegoen zelaian 30´ entrenatu egin dugu.
03/03/06.- Atsedena.
04/03/06.- Bi orduko entrenamendua gurpilagaz.
05/03/06.- Domeka. Atsedena.
06/03/06.- Astelehena eta gaitera kaskabarra eta otza, honen ondorioz atsedena hartuko dugu.
07/03/06.- Eguraldia txarra jarraitzen du, orduan etxean jarraituko dugu.
08/03/06.- Eguraldia gorantz egin du eta gurpilagaz 90´ko entrenamendua egin dugu. Honetaz aparte, gonbidatu egin gaituzte San Antonio idi proben parte hartzera. Ilusio asko eman digu, batez ere gure artean ez dauden bi pertsona oroimenez ondo baino hobeto saiatuko gara.
09/03/06.- gaur berriro hasi da euriten, eguraldi hauekin, idiak kortan inon baino hobeto daude, gaixorik ipini daitezkelako.
10/03/06.- Gaur barikua entrenatzen hasi gara baina euria hasi da eta gurpilagaz 30´ko entrenamendua bete ondoren etxera itzuli gara
11/03/06.- Euria jarraitzen du, eta gu kortan barruan, ez dago beste erremediorik.
12/03/06.- Gaur domeka eta atsedena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario