oker ez banabil, halako entrenamenduei, "indar espezifikoa" (fuerza espezifika) deitzen zaio. Indarra lantzeko ariketa bat da. Indarra gimnasioan lantzen denean, pesak eginez... indar generikoa deritzo, baina helburu bera uretan lortzeko modu bat da ondorengoa. Berritzailea ere ez da, aspalditik egiten den gauza bat baita... aulki mugikorrean egiten genuen guk orain urte asko. Indarra lantzeko modu ezberdinak daude. Ez da gauza bera lortzen bakoitzari indar gehiago emateko eskatuz (bere, entrenamendu bakoitzean indar porzentai batean egiteko prestatzen dira). Neurriak gogortuta lor zenezake antzeko zeozer, baina lan nekosoegia da neurri denak mugitzea. Marearen eragina ere baliagarria da (denek ez dute errekan entrenatzeko aukerarik, eta leku guztietan mareak ez du nahi duen modu berea eragiten... eta marea ez da igo edo jeisten nahi denean) Berrikuntza ez dakit zama jartzea den, baina entrenamendua grabatu eta zintzilikatzea bai... eta hori egiteagatik, zorionak!!
bideoa ikusteko: www.youtube.com link: "2010-05-24 Zarautz entrenatzen"
No hay comentarios:
Publicar un comentario