19/12/05.- Antinflamotorioren bigarren injekzioa "Débora"rentzako. "Tocho"k entrantu egina du Benitoren zekorrarekin, daukan sasoia ez galtzeko.
20/12/05.-Hirugarren injekzioa.Atsedena. Maitek erosi du gerriko eta txapela Olentzerorako.
21/12/05.- Atsedena.
22/12/05.- Azken injekzioa.Atsedena "Débora" senda dadila.
23/12/05.- Atsedena.
24/12/05.-Gaur Olentzero egin dugu Sopelanan eta idientzako ibilaldi txikia izan da eta horrela "Débora" sendatuta dagoela ikusi dugu.
25/12/05.- Gaur Jesusen jaioeguna ospatu dugu.Atsedena.
26/12/05.- Narriarekin entrenamendua 40 minutu,"Débora"k ematen du guztiz sendatuta dagoela.
27/12/05.- 120 minutu narriarekin: oso ondo bete dute gaurko entrenamendua.
28/12/05.- Elurra dela eta, Arondora ailegatzeko oso zaila izan da eta badaezpada atsedena hartu dugu.
29/12/05.- Gurdiarekin entrenatu egin dugu gaur baina bideak hain txarto daudenez, errepidetik joan gara:Ugarteraino 120 minutu eman dugu.
30/12/05.- Narriarekin Piñuzarran ibili gara: 30 minutu.
31/12/05.- Gaur ere 120 minutu narriarekin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario