martes, junio 15, 2010

Bizkaiko txapelketarako kanporaketak

Bizkaiko Eskualdetako txapelketakMilek Goiriena Uribe-Butroeko lehen txapelduna eta Oihana Bartra Bilboaldekoa, laugarrenez
24/05/2010
Bizkaiko Eskualdetako bi final jokatu dira asteburuan, Uribe-Butroe eta Bilboaldekoa. Uribe-Butroekoa lehen finala zen, orain arte Uribe-Kostaren barruan baitzegoen. Mikel Goiriena izan da txapelduna, Olatz Ibarluzearen aurretik. Derioko Gurea aretoan jokatu zen finala honako sei bertsolari hauek kantari zirela: Peru Vidal, Beñat Vidal, Asier Legarreta, Olatz Ibarluzea, Mikel Goiriena eta Ortzi Garitano. Bernardo Mandalunizek egin zituen aurkezle lanak. Mikel Goirienak Karlos Ibarzabal Taket bertsoeskolaren sortzailearen eskutik jantzi zuen txapela, eta Bizkaiko txapelketarakosailkatu da zuzenean.
Uribe-Butroeko sailkapena
Mikel Goiriena 358,5
Olatz Ibarluzea 232
Ortzi Garitano 223
Peru Vidal 217,5
Beñat Vidal 216
Asier Legarreta 214,
Bilboaldean, berriz, honako sei bertsolari hauek aritu ziren kantari Arrigorriagako Lonbo aretoan: Irati Erkizia, Mikel Galarza, Eneko Piedra, Arkaitz Zipitria, Oihana Bartra eta Peio Ornazabal. Urtzi Urritikoetxea aritu zen aurkezle. Oihana Bartrak laugarrenez irabazi du txapela Karlos Molinuevo Arrigorriagako bertsoeskolaren sortzaileetako baten eskutik, eta Peio Ormazabal gaztea gelditu da bigarren. Bartra ere Bizkaiko txapelketan izango da.
Bilboaldeko sailkapena
Oihana Bartra 403
Peio Ormazabal 218,5
Irati Erkizia 207,7
Arkaitz Zipitria 205
Mikel Galarza 199
Eneko Piedra 155

No hay comentarios: